Zer da Ikastola?

KALITATEZKO HEZKUNTZA EUSKALDUNA:  IKASTOLA

Euskal Herrian, hau da,  ARABAN, BIZKAIAN, GIPUZKOAN, LAPURDIN, NAFARROAN, NAFARROA BEHEREAN eta XUBEROAN jardunez, Ikastolek, euskal eskola autonomo, anitz eta esku-hartzaile gisa, eskaintzen diote gizarteari beren hezkuntza-proiektua, nazio euskaldunaren gurariaz, euskara eta euskal kulturaren sustapenarekin konprometitua, eta gainerako kulturetara irekia.